XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kai-Kumun-ek, bi hesik babesten zuen istegi batetara eraman zituen prisioneroak.

Gudariek hildako prisioneroen buruak denek ikus zitzaten jartzen zituztela ohartzean, izuturik gelditu zen Glenarvan.

Gizonezko indijenek harriduraz begiratzen zieten, baina emakumeek garraisi egiten zuten.

Paganel-en eritziz, gudu eta mendeku * mendeku: venganza garraisiak ziren haiek.

Lady Elena eta Maria ia kordegabeturik egon ziren ikuskizun harrigarri haren aurrean.

Egia esateko, komandantea ez beste denak zeuden oso beldurturik.

Honengan ez zen ezer nabari; sendotasun osoan zegoen.

Leku sakratutzat jotzen zuten kanpamendu bazterreko etxolatxo batetara eraman zituen prisioneroak indijena buruak.

Han giltzapetu zituztenean, bakoitzak bere usteak eta beldurrak kontatu zituen.

Inork ez zekien zer egingo zieten baina beren biziak, han, oinazetan utzi beharko zituztenaren uste osoa zuten denek.

Kanpamenduan zer gertatzen zen ez zekitenez gero, Glenarvan-ek Roberto bizkarrera jaso zuen indijenak zer zebiltzan ikus zezan.

Leihoa txikia izanik ere, mutikoak lortu zuen kanpoan gertatzen zena ikustea.

- Buruzagiaren inguruan bilduak daude - hasi zen mutila -.

- Orain hitzegin nahi du. Hizketan ari da.

Minutu batzu geroago jarraitu zuen berriz: - Orain badoaz. Kai-Kumun kanoako gizonekin (...).